pixkanaka-pixkanaka…




PIXKANAKA-PIXKANAKA…

2 urtetik aurrera
Programaren iraupena: 45 minutu
Formatuak: DCP/BluRay/DVD
Hizkuntzak: gaztelera, katalana eta euskara

Sei istorio poetiko gozo eta dibertigarrik zenbait pertsona eta animaliaren gorabeherak kontatzen dizkigute: ozeanoan bizi den kartoizko mutiko batenak, ilargira heldu nahi duen beste batenak eta oihaneko zarata arraro batek harrituta dauzkan animalia batzuenak. Gertatzen zaizkien gauzek hazten lagunduko diete, zalantzarik gabe.

Era guztietako ikusleentzat. Haurtzarorako bereziki gomendatua




_Dodu_elnendecartro

DODU, KARTOIZKO MUTIKOA (Dodu, o rapaz de cartão), Jose Miguel Ribeiro,  Portugal, 2015, 5’. Hitzik gabea.

Dodu oso mutiko irudimentsu eta sentikor bat da. Kartoizko kutxa batean bizi da. Babesleku horrek izaki bitxidun mundu harrigarriak sortzea ahalbidetzen dio eta izaki horiek hazten eta bere emozioak ulertzen lagunduko diote.

Els-Albercocs

ALBERTXIKOAK (Aprikoser), Lotta Geffenblad, Uzi Geffenblad, Suedia, 1996. 12’. Euskaraz bikoiztua.

Mutiko txiki bat hondartzara doa egun batean bere osabarekin eta galderak eginez eta era guztietako zentsazioak esperimentatuz, ez ohiko eran alegia,  izango du lehen harremana itsasoarekin.

_Remors

ZURRUMURRUAK (Rumeurs), Frits Standaert, Belgika-Frantzia, 2011. 7’30”. Hitzik gabea.

Udako arratsalde eder bateko atseginean, hiru erbi siesta gozoan daude oihanaren erdian. Bat-batean zarata bat entzun dute hostoen atzean…

Aston-y-las-piedras

ASTON ETA HARRIAK (Astons Stenar), Lotta Geffenblad, Uzi Geffenblad, Suedia, 2007, 9’. Euskaraz bikoiztua.

Astonek, noranahi doala, oso gogoko du harriak biltzea. Handiak, txikiak, zapalak, potoloak… hartu eta etxera eraman ohi ditu. Halako batean gurasoek ikusaraziko diote etxea, beharbada, beteegi dagoela.

_descolgando_la_luna

ILARGIA JAITSIZ (Mondspaziergang), Jutta Schünemann, Alemania, 2004, 4’ 48”. Hitzik gabea.

Gaua da, eta basoa ilargiak argitzen du. Mutiko bat eta bere txakurtxoa paseatzera atera dira. Ilargia ikustean mutikoa harritu egin da eta eskailera batekin ilargia bereganatzen ahaleginduko da. Lortuko ote du?

El-circo-de-Topitos-y-Manchitas

PIKART ETA ORBAN ZIRKUAN (Prick och Fläck Star pa Oronen), Lotta Geffenblad, Uzi Geffenblad, Suedia, 2013, 7’30”. Euskaraz bizkoztua.

Bi untxi hauek kuxkuxero hutsak dira eta gauza berriak ikasi nahi dituzte beti. Behin zirkura joango dira eta han, noski, akrobatek egiten dutena egin nahiko dute. Baina itzulipurdiak egiten ez dira batere iaioak eta zikinkeriaz gainezka bukatuko dute, burutik oinetara. Ala alderantziz?




This is a unique website which will require a more modern browser to work!

Please upgrade today!