Harri Zopa

HARRI ZOPA ETA BESTE ZENBAIT ALDERANTZIZKO IPUIN
EUSKARAZKO HURRENGO ESTREINALDIA: 2017ko martxoaren 24a

3eta 8 urte arteko neska-mutilentzat
Iraupena: 40 min
Formatuak: DCP/BluRay/DVD
Hizkuntzak: gaztelera, katalana eta euskara

Esku artean daukazuena kondairak eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen laburmetraia sorta da. Nork ez ditu lo geratzeko ardiak zenbatu? Nork ez du jertsea alderantziz jantzi eskolara joan aurretik? Edo nork ez du harri zoparen kondaira ezagutzen? Buhó del cinek xarmaz, fantasiaz eta umorez apaindutako bost istorio aurkezten dizkigu; hontza izango da gainera, istorio guztien arteko zubi lana egingo duen pertsonaia.

Harri Zopa “El Búho del Cine” bildumako lehenengo laburmetraia sorta da. Guztiak animazioko lanak dira, ardatz nagusi bera konpartitzen dutenak eta helburu ludiko-didaktikoa bilatzen dutenak. Laburmetraia guztietan hontzak egiten du gidari lana; bera da neska-mutilei hitz egiten diena, ikusle gaztetxoen eta hontzaren arteko harremana sendotuz.

Publiko guztientzat zuzendutakoa da, batez ere 3-8 urte arteko neska-mutilentzat




ARDIAK ZENBATZERA, Frits Standaert

Lo hartu ezinik dagoen haurrak laguntza eskatuko dio aitari. Beste ipuinik kontatu nahi ez dionez, ardiak zenbatzen hastea gomendatuko dio. Bat, bi, hiru… ohartzerako, dozena bat ardi dago bere ohea inguratzen.

JANZTEAREN ABENTURA, Samuel Guenolé

Arturok gorroto du eskolara joan aurretik goizero arropa janztea. Amak azkar ibiltzeko esaten badio ere, arropa pieza bakoitza dibertsio bihurtzen du, erronka berri bat. Eta bere irudimenak ez du mugarik!

ESKULARRUA, Clémentine Robach

Lehenengo elurteak iritsi aurretik, Lilyk txorientzako etxea egiten du aitonaren laguntzarekin. Eta, gainontzeko animaliak, nola babestuko dira negu gorriaz? Bada ezpada, Lilyk bi eskularruetako bat utziko du kalean.

HARRI ZOPA, Clémentine Robach

Arratsaldeko zortziak dira. Herritar guztiak –tripa-zorriak dantzan– eguneko errezeta ikusten ari dira telebistaren aurrean: gaurko platera, harri zopa da. Bat-batean, trumoi batek argirik gabe uzten du herria. Ze osagai behar ditu zopak?

GAILETAREN IHESALDIA, Pascale Hecquet

Untxiaren amak untxitxo baten itxura duen gaileta egin dio semeari. Labean sartu dute, eta untxia lagunekin hasi da jolasean gaileta egin bitartean. Baina gaileta basora joango da ihesean.




This is a unique website which will require a more modern browser to work!

Please upgrade today!