A ZER NOLAKO HEROIAK

A ZER NOLAKO HEROIAK

4 urtetik aurrera
Programaren iraupena: 60 minutu
Hizkuntzak: gaztelera, katalana eta euskara
Formatuak: DCP/BluRay/DVD

Ezustekoz, asmamenez eta sormenez betetako film laburren aukera polit eta dibertigarria. Puntu bat dute komunean: heroi protagonista txikiak, bizitzako erronkei modu burutsuan aurre egiten saiatzen direnak.

 

Era guztietako ikusleentzat. Haurtzarorako bereziki gomendatua




miedo-a-volar

Hegan egiteko beldur (Fear of flying), Conor Finnegan, Irlanda, 2012, 10’. Euskaraz bikoiztuta.

Dougal hegaz egiteko beldur den txori txiki bat da. Gauetan amesgaiztoak izaten ditu: aireratu ezinik, lurrera erortzen da beti. Egunez oinez joaten da bazter guztietara, bere beldurrei aurre egin beharrean. Moldatuko ote da negu gorria heltzean hegoaldera migratzeko?

el-ciervo-y-la-conejita

Untxia eta oreina (Nyuszi és Öz), Péter Vácz, Hungaria, 2013, 17’. Hitzik gabea.

Etxe berean bizi diren paperezko untxitxo batek eta orein batek arazo bera dute: hiru dimentsio izateko modua aurkitu nahi dute. Filmak 2D, 3D eta stompmotion animazio-teknikak uztartzen ditu, konplexutasun bisual eta emozional oso bereziak lortzeko..

gran-prix

Grand Prix, Marc Riba eta Anna Solanas, Espainia, 2011, 7’15’’. Hitzik gabea.

Hiru lagun bizikleta-lasterketa bat egiteko prestatu dira. Lasterketa hasi aurretik, parte hartzeko erabakia hartuta daukan neska bat agertzen da, baina mutiletako bik ez diote lehiatzen utzi nahi. Hirugarrena, ordea, neskaz maiteminduko da, eta sidecar bat egingo dio lasterketan harekin batera parte har dezan.

el-cazo-de-lorenzo

Anatole eta kazoa (La petite casserole d’Anatole), Éric Montchaud, Frantzia, 2014, 5’47’’. Euskaraz bikoiztua.

Anatole mutil ausarta eta maitekorra da. Berezitasun bat dauka: soka batez loturiko kazo bat narras darama. Besteek baino gogorrago saiatu behar du besteekin jolasteko! Kazoak bizimodua zailtzen dio eta kokoteraino dago harekin. Jendeak begiratu egiten dio eta txakurrek zaunka egiten diote. Zorionez, norbaitek harekin bizitzen erakutsiko dio eta bakarra eta berezia dela ulertaraziko dio.

ser-o-no-ser-naranja

Laranja izan edo ez izan. (Orange ô désespoir), John Banana, Frantzia, 2011, 3’41’’. Hitzik gabea.

Zer gertatuko ote da kaxan aspertuta dagoen laranja txiki batek irten eta dendaren bestaldera joatea erabakitzen duenean, hango anana-talde alaia eta dantzaria ezagutzera?

el-elefante-y-la-bicicleta

Elefantearen bizikleta. (Le vélo de l’éléphant), Olesya Shchukina, Frantzia, 2014, 9’. Hitzik gabea.

Elefante bat hiri batean bizi da, jende arruntaren artean eta zabor-biltzaile jarduten du. Egun batean, bizikleta baten iragarki erraldoi bati kusi eta bere neurriko adela pentsatzen du. Une horretatik aurrera, bizikleta hori kosta ahala kosta lortzea izango da elefantearen bizitzako helburu bakarra.

5,80metros

5,80 metro (5,80 mètres), Nicolas Deveaux, Frantzia, 2012, 5’30’’. Hitzik gabea.

Zer gertatzen da igerileku olinpiarretan, jendearentzat itxita daudenean? Film labur honek goizeko lehen orduan, jirafen ohol-jauzi entrenamenduak hasten direla agertuko du…




This is a unique website which will require a more modern browser to work!

Please upgrade today!