Nor gara?


Rita & Luca Films haurrentzako zinema-banatzailea da. Xarma duten film atsegin eta dibertigarrien aukera zaindua proposatzen du, irudimenez hegan egiteko. Gai nagusi beraren araberako film laburren eta kalitate artistiko eta pedagogikoa duten film luzeen programak dira gure nortasun-ikurra.

Rita & Luca Filmsen haurrak liluratuko dituen zineman sinesten dugu; haurrak haziko dituzten, dibertituko dituzten eta izaki adimendun, irudimentsu eta kritiko gisa hartuko dituzten zineman. Bikaintasun artistikoa, hezteko borondatea eta entretenimendu-zentzua oinarri hartuta.

Rita & Luca Films MODIbanden dago: 15 urteko historia duen erakunde kulturala da eta zinema-hedapenean izen oneko ekitaldiak sortu eta sustatu ditu, besteak beste, Sala Montjuïc eta Mi Primer Festival.  Haurrentzako zinema-zikloak kudeatzeko eta programatzeko hainbat erakunde kulturalekin lan egiten du ohikotasunez, hala nola Filmoteca de Cataluña eta La Caixa Fundazioarekin. MODIband bermea da edukien kalitateari, target zainduari eta familia-giroko publikoari bideratutako komunikazioan asmatzeari dagokionez. Proiektu honetarako, gainera, VER CINEren babesa du. Ikus-entzunezko sektorean ibilbide luzea duen ikus-entzunezko aholkularitza- eta banaketa-enpresa da eta ezagutza handia du nazio mailako industrian.


This is a unique website which will require a more modern browser to work!

Please upgrade today!